XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Andrea emozionatu egin zen: - Beraz... - Zer beraz?.

- Uste duzu hori lortzea posible dela?.

- Noski. Zergatik ez?.

Andrea pozez beterik agertzen zen: - O, zein zoriontsu egiten nauzun!. Nik uste nuen hori lortzea zaila zela.

- Zer lortzea? - Aita Sainduarekin pertsonalki egotea.

Baina zuk lagunduz ba dirudi ez dela arazorik gertatuko.

Emakumea zutitu egin zen: - Banoa Clodomiro-rengana.

Oso pozik jarriko da zuk Aita Sainduaren aurrera eramango gaituzula esango diodanean.

Kokolo izutu egin zen. Kikili ere bai... Andrea ba zihoan aterantz....

- Ai, ai! - hasi zen Kikili.

Andreak ibiltzeari utzi zion. Kokolo lagunarengana hurbildu zen.

Kikilik laguna besotik hartu eta belarrira hitz egin zion: - Petral halakoa!. Ikusi zertan sartu gaituzun.

Zergatik esan diozu Aita Sainduarengana andre hori eramango duzula?.

Ez dizut esan, ba, hemendik ez garela azken egunerarte irten behar?.

Kikilik abotsa jaso zuen andreak aieneak entzun zitzan: - Ai, ai! Nolako mina dudan.

Restituta apezpikua etzanik zegoen ohera hurbildu zen: - Zer, min handia duzu, monsiñore? - Bai, doña Restituta.

- Hori berehala sendatuko dizut. Igurketa gogor bat, eta ba dago!.